Header Ads

Korrika 2015 badator Enkarterrira! // La Korrika llega a Enkarterri


Con motivo de la Korrika, se han previsto diversas actividades en
Enkarterri. En Zalla, concretamente, el 24 de marzo habrá un bertsotrikipoteo,
cena y romería. Actos que servirán para calentar motores ante la
inminente llegada, a las 00:20h, de la Korrika a nuestro municipio

2015eko martxoaren 25ean, gaueko 00:20ak inguruan, Korrika pasatuko da Zallatik. Euskararen aldeko ekintzagirotzeko asmoz, zenbait ekimen prestatu dira Enkarterrin. Hasteko, "Korrika Eguna" ospatuko da egun osoan zehar Balmasedan: umeentzako jolasak, euskal poteoa, bazkaria eta erromeria ere ez da faltako. Arratsaldeko 17:30etan, Aimar eta Uxue ipuin kontalariak izango dira Kultur Etxean, familien artean kontakizunetan aritzeko.

Karrantzak haurrei zuzendutako zapatilak margotzeko tailerra antolatuko du hilaren 20an, 11:00etatik 14:00etara herriko Kultur Etxean. Bi egun geroago, martxoaren 22an, Korrikaren aldeko kalejira eta trikipoteoa ospatuko da Sopuerta osoan zehar, eguerdiko 12:30etatik aurrera.

Korrika Zallatik
Eta martxoaren 24an, azkenean ere! Zallatik igaroko den Korrika kilometroari harrera berezia egiteko bertsotrikipoteoa, afaria eta dantzaldia prestatu da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Eta, esan bezala, gaueko 00:20ak inguruanKorrika pasatuko da Zallatik. Anima zaitezte eta parte hartu! 


Korrika 18 Zallatik:

No hay comentarios