Header Ads

Zallako Teknologia Astea uztailean izango da


Zalla udalerriak “I. TEKNOLOGIA ASTEA” antolatu du uztailaren 9tik 11ra bitartean. Honako hauek dira aste horren helburuak: teknologia eskualdean erabiltzea sustatzea, Enkarterri aldarrikatzea teknologia arloko jarduera ekonomikoetarako kokaleku apropos gisa, gure inguruan teknologia arloko ikerketa bultzatzea, eta teknologiaren aukerak zentzu zabalean aztertzea (bizi kalitatea hobetzea, heziketa…).

Ildo horretatik, eta erakunde- nahiz heziketa-agente batzuen laguntzarekin, “Heziketa irekiari eta teknologiari buruzkokongresua” programatu da, alor horretako hizlari ospetsuak bilduko dituena. Halaber, une honetan bertan beste proposamen mota batzuk planteatzen ari dira, betiere esparru hori herritarren artean dinamizatu eta aktibatzeko asmoz.

Proposatutako jarduerei dagokienez, nabarmentzekoak dira teknologia kanpamentua, gurasoentzako jardunaldiak, edo programan sar daitezkeen beste batzuk.

Horregatik guztiagatik, Teknologia Astea diseinatzeko fasean gaudenez, berau osatu eta/edo aberasten duten ekarpenak nahiz iradokizunak jasotzeko garaia da. Ekarpenok Zallako udaletxean bertan egin daitezke, bai eta kultura@zalla.org helbidera idatzita ere.

No hay comentarios