Header Ads

Berriaren 10. urtemuga "Zertarako hegoak" antzezlanarekin // Berria cumple 10 años con "Zertarako hegoak"


Honezkero, 10 urte igaro dira Berria egunkariak ibilbidea hasi zuenetik. Zenbait ekitaldi antolatu dituzte X. urtemuga ospatzeko, eta, horien artean, nabarmentzekoa da Zertarako hegoak antzezlana. Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega eta Joseba Roldán dira komedia poetiko horretan diharduten aktoreak.
Egunkariak berak pieza hori programatu du gure aretoan, eta maiatzaren 10ean (ostirala) izango da, 20:00etan. Antzezlanak kontatzen du zer gertatuko den egunkariak berri harrigarri bat ematen duenean. Sarrerak www.berria.info web orrian eskura daitezke, edota Zalla zine-antzokiko leihatilan. Prezioa 5 €-koa da berrialagunentzat, eta 10 €-koa gainerakoentzat.


Han pasado ya 10 años desde que el periódico Berria inició su andadura. Entre los actos que han organizado para celebrar su X aniversario destaca la obra de teatro "Zertarako hegoak", una comedia poética interpretada por Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega y Joseba Roldán.
El propio diario ha programado en nuestro auditorio esta pieza que se representará este viernes 10 de mayo a las 20:00h y que cuenta lo que sucede cuando el periódico da una increíble noticia. Las entradas se podrán adquirir en la web www.berria.info o en la taquilla del Zalla zine-antzokia. Tendrán un precio de 5€ para los y las socias "Berrialaguna" y 10€ para el resto.


No hay comentarios