Zallako Berbataldeak
Berbalagun egitasmoak gero eta euskaldun gehiago erakartzen ditu eta horren adibide garbienetako bat Zallan dugu. Izan ere, iaz talderik ez zen egon herrian, eta aurten ordea, talde bat ez ezik, bi talde osatu dira. Asteazkenetan biltzen dira talde biak, bata goizez eta bestea arratsaldez.
Bertan, askok dakizuen bezala, euskaldunak eta euskara ikasleak tabernaren batean biltzen dira eta eguneroko gaietaz hitz egiten dute: txutxumutxuak, politikarien "abenturak", langabezia, udako oporrak... Dena euskaraz, noski! Gurea bezalako eremu erdaldunetan euskara praktikatzeko arnasgunea izan nahi dugu eta pixkanaka-pixkanaka lortzen ari garela esan dezakegu!
Apunta itzazu asteazkeneko hitzorduak eta eman euskara elkarri:
Goizeko 12.30ean Orekan
Arratsaldeko 18.30ean Itzalan
Testua / Texto: Enkarterriko Berbalagun
Utzi erantzuna