Header Ads

Irakurle Kluba: "Euli giro" (Uxue Alberdi) Martxoak 27 marzo


Izenburua / Título: Euli giro
Egilea / Autora: Uxue Alberdi
Eguna / Día: martxoak 27 marzo, osteguna / jueves
Ordua / Hora: 18:30
Lekua / Lugar:  Liburutegia Zalla - Biblioteca
Parte-hartzaileak / Participantes: eleberria irakurri duen pertsona oro / todas las personas que hayan  leído la novela

Eleberria dagoeneko liburutegian dago eskura, irakurri nahi duenak bertan har dezala // Los ejemplares de la novela ya están disponibles en la biblioteca para que las personas interesadas puedan pasar a recogerla

Durduzagarriak, ezustekoak, misteriotsuak, apartak dira ipuin sorta honetako kontakizunak, beti lilura giroz jantziak.
Baserri zaharrean bizitzen hasi den bikote gaztea, mutilaren familiarengana bisitan joandako haurduna, andre gaixoa zaintzera hirira etorritako neskame xaloa, bere bulegoan kanpotarra dirudien abokatua, ikastetxera iritsi berri den gelakide aztoratua, poliziak zorrotz galdekatutako idazlea, ama itxuraldatzen ari zaion alaba, esku ezkerra galdu zuen biolontxelista, etxe barrura arrotza sartu zaion emakumea dira narrazio hauek habitatzen dituzten pertsonaiak.
Uxue Alberdi estilo berezkora hurbiltzen ari da arduraz. Ur-lasterraren gardentasuna eta freskura du kontaeran, arrain limuriaren bizitasuna du erritmoan. Ezarian putzu sakonean barmeratzen baldin bada, aurki irtengo da zelai dirdiratsura, oharkabean han-hemen uzten dituen detaile izpiekin argituta.

Iturria / Fuente: Eitb

No hay comentarios