Header Ads

Zallako euskalzaleontzako Mintzodromoa abian da (Maiatzak 22 Mayo)



Este jueves 22 de mayo, a las 18:00h, se celebrará en el frontón Mimetiz de Zalla una nueva cita del Mintzodromo, organizado conjuntamente por el Berbalagun de Enkarterri y la Mancomunidad. El objetivo es acercar el euskera a los y las vecinas de la comarca y que pierdan el miedo a hablar en este idioma con gente que no conocen. 


Zallako Mimetiz Pilotalekua frontoiko instalazioetara egunero etorri ohi dira kirola egin nahi duten pertsonak zein taldeak. Hala ere, datorren ostegunean, maiatzaren 22an, elkartzeko gunea izango da, baina ez kirol ekintzaren bat gauzatzeko, Mintzodromoaren beste saio bat egiteko baizik.

Proiektu hori eskualdeko Berbalagun proiektuak eta Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak dinamizatzen dute, eta Balmasedan hasi zen joan den otsailean. Horrela, adin guztietako jendearentzat ekimen erakargarria bilakatu da euskaraz bizitzeko eta euskara esparru ez arautuan erabiltzeko. Bada, horretarako aukera izango dute frontoiaren hallean. Hitzordua 18:00etan izango da, eta orduan utzi beharko dira alde batera herabetasuna eta lotsa.

Arratsaldean, mahai baten inguruan hitz egiteko gaiak proposatuko dituzte konpainia atseginean kafea hartzen duten bitartean. Gainera, hainbat pertsonaz osatutako talde horiek ordu laurdenero aldatu ahal izango dira, elkar ezagutzeko eta elkarrekin hitz egiteko aukera emateko bertaratuei. Horrez gain, dinamizatzaile bat ere izango dute eta horrek bideratuko du elkarrizketa, ahalik eta atseginena eta interesgarriena izan dadin.

Nolabait esateko, mota hauetako jarduerek euskararen erabilera eta hizkuntzaren normalizazioa sustatzen dute Enkarterrin, eta zehazki Zallan; izan ere, gero eta herritar gehiagok euskaraz hitz egiten badakite ere, udalerriko kaleetan askoz ere proportzio baxuagoan entzuten da euskara. Bada, Mintzodromoaren bidez, ekimen hori sustatuko da pixkanaka-pixkanaka ezagutzen ez dugun jendearekin hitz egiteko beldurra galtzeko.

Bigarren edizio honen ostean, espero dute Mintzodromoa ekintza erreferentea eta aldian behingoa bihurtzea Enkarterrin, horren bidez, parte hartzen duten pertsonek euskararen erabilera esparru pribatutik edo instituzionaletik harago zabaltzeko konpromisoa har dezaten eta egunerokotasunean esparru hurbilagoetan ere erabil dezaten.

Parte hartzeko, eskakizun bakarra bete behar da: euskaraz hitz egin nahi izatea eta jarrera egokia izatea, norberaren maila gorabehera. Zalantzarik gabe, aukera paregabea izango da gure inguruan euskaraz hitz egiten duten edo ikasten ari diren pertsonak ezagutzeko.

No hay comentarios