Belaunaldien arteko ekintzak
Umetekan egon ohi diren zenbait ume Zallako Eguzki Egoitzako nagusiekin bildu ziren bi goizetan zehar |
La Umeteka y la Residencia Zallako Eguzki han organizado en junio
talleres intergeneracionales en los que txikis y mayores
han compartido horas de entretenimiento
Ekainaren bukaeran Umetekako haurrek gogotsu, Zallako Eguzki zahar egoitzara joateko aukera izan zuten. Honen helburua izan zen umeak eta adinduak, elkarrekin lan eginez eta euren irudimena eta fantasia erabiliz, udaren inguruko marrazki bat egitea. Bi goiz bertan egonda artelan politak egin zituzten Eroskiren laguntzarekin. Bada, marrazkiak supermerkatuaren atarian ikusgai egon ziren, erosleek gehien gustatu zaien irudiei botoa eman zezaten.
Haur erakusketaren ondoren, uztailean irabazleak saritu dituzte Zallako Eguzkin egindako askarian. Marrazkiak, jolasak eta puzleak egiteaz gain, nagusiek eta umeek esperientzia ezin hobea bizi izan dute. Guztion irribarrak, nagusienak baita haurrenak ere oso presente egon dira Belaunaldien arteko Ekintzen II. edizioan.
|
Utzi erantzuna