Header Ads

Iturriaga eta Egaña, urriaren 24ko bertso jaialdian // Iturriaga y Egaña, invitados al Bertso Jaialdia el próximo 24 de octubre



El próximo viernes 24 de octubre la Zallako Bertso Eskola y el Ayuntamiento de Zalla organizan una bertso jaialdia en el Zalla zine-antzokia. El evento contará con la participación de Unai Iturriaga, Andoni Egaña y los jóvenes encartados Aitor Arrutia y Ander Ucelay



Urriaren 24an, ostiral arratsaldean, Zallako Bertso Eskolak Zallako Udalarekin batera, bertsolarien arteko saioa antolatuko du herriko antzokiko areto nagusian. Oraingo honetan, eskarmentu handiko Andoni Egaña eta Unai Iturriaga lehian arituko dira Enkarterriko bi gazte handiekin, Artzentaleseko Aitor Arrutiarekin eta Balmasedako Ander Ucelayrekin, hain zuzen ere.
Maiatzaren bukaeran Zalla zine-antzokian izan ohi den ikustaldia gozatzeko aukera eman nahi digute udazkenean bertan bertso jaialdiko antolatzaileek. "Euskaltzaleon betiko erantzun ona izatea espero dugu honetan ere", dio Ander Ucelayk.

Jon Martínez, Amets Arzallus, Aitor Arrutia, Unai Iturriaga (eserita), Arkaitz Estiballes eta Onintza Enbeita (zutik)

Zallako Bertso Eskola
2014-2015eko ikasturtearen hasierarekin batera, Zallako Bertso Eskolako bilerak ere hasiko dira, pertsona helduek bertsoak egiten ikas dezaten. "Nahi baduzu landu, inoiz ez da berandu" lelopean 16-18 urte gorako neska-mutil, gizon eta andre euskalduna bultzatu nahi dute aurten Eskolarekin bat egitera. Izena eman nahi duen pertsona oro Aitor Arrutiarekin kontaktuan jarri behar da hurrengo telefonora deituz: 674.084.567. Animatu zaitezte eta... bota bertsoa!!

No hay comentarios