Header Ads

Liburujatun lehiaketa 2015 // Concurso tragalibros 2015

DBH mailakoek irakurri beharko duten liburuetariko bat

Zallako Liburutegiak eta Gazte Zentroak zortzigarren urtez "Liburujatun" irakurketa-lehiaketa antolatu dute. Lehiaketan parte hartzeko bost liburu irakurri behar dira, 2 gaztelaniaz, 2 euskaraz eta 1 ingelesez. Ondoren eleberri horien inguruko zenbait galderari erantzun beharko zaie. Galdera hauek liburutegian, Gazte Zentroan eta www.zalla.org udal webgunean eskura egongo dira martxoaren amaieratik Lehen Hezkuntzako baita DBHko gazteentzat ere.

2015eko azaroaren 30a, astelehena, galderak entregatzeko azken eguna izango da, aurretik aipatutako lekuetan edo liburutegia@zalla.org helbidera, emaileko gaian "Liburujatun lehiaketa" aipatuz.


Lehiaketan A eta B maila ezberdinduko dira,  eta Bigarren Hezkuntza osokoa hurrenez hurren. Horrela, parte hartu nahi duen umeak Zallako Liburutegira jo behar du, bertan izena eman eta hautatutako aleren bat hartu. Alde batetik, A mailan (LH4-LH6) "Un tren cargado de misterios", "Magdalenas con problemas", "Barraskiloak margotu zituen neska", "Xola eta angelito" eta "City girl, country boy" liburuak irakurri beharko dira. Beste aldetik, B mailan (DBH) "Ciudades de papel", "El león, la bruja y el armario", "Bat, bi, Manchester", "A zer gaupasa!" eta "Skyjack!" eleberriak daude irakurgai.

Sariak abenduaren 11n banatuko dira Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan. Anima zaitezte eta parte hartu!

No hay comentarios