Header Ads

"Hordago ardoa!" izeneko dastaketa artistikoa Zallara dator // La cata artística "Hordago ardoa!" llega a Zalla. Martxoak 6 Marzo

Dentro de las actividades programadas con motivo de la Korrika, en Zalla
se ha organizado el 6 de marzo una cata de txakolis encartados. Pero no
será una cata al uso porque combinará también música, poesía y pintura



Bi urtetik behin, duela 30 urtetik, egiten da Korrika. Euskararen alde egiten den jarduera nagusitzat jo dezakegu. Duela hainbat urtetik, antolakuntzak kultur ekintza mordoa antolatzen du euskararen, gure kulturaren eta gure tradizioen inguruan.

Edizio honetarako, AEK-k, bera baita ekitaldia antolatzen duena, ekitaldi bat ekarriko du Zallara, eta ez ditu axolagabe utziko ardoa –bereziki txakolina– maite dutenak; izan ere, ardo-dastatzea egingo da. Bertan, Enkarterriko txakolinek hartuko dute protagonismoa. Baina ez da ohiko ardo-dastatzea izango. Ekitaldia “Hor dago Ardoa” izenekoa da, eta musika, poesia eta pintura nahasten ditu ardo onaren plazerarekin batera.

“Hor dago Ardoa” ekitaldiaz gozatu ahal izango dugu martxoaren 6an, Mimetiz frontoiaren aurrean dagoen gimnasioan, ekintza horretarako irekiko baita. 19:00etan hasiko da eta sarrera 6€ren truke eskuratuko duzu.

No hay comentarios