Header Ads

Irakurle Kluba / Club de Lectura: Ez zen diruagatik. Martxoak 26 Marzo


El 26 de marzo a las 18:30h tendrá lugar el Club de Lectura en euskera,
en el que se charlará sobre la novela "Ez zen diruagatik". 
Los libros están disponibles en la biblioteca

Martxoaren 26an, 18:30etan, euskarazko Irakurle Klubaren 3. saioa egingo da Kultur Etxean. Oraingo honetan, kazetaria den Ana Jakaren lehenengo eleberria euskaraz aukeratu da, "Ez zen diruagatik".

Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, istorioaren protagonista, etorkizunik gabeko harreman batean kateatua dagoena. Pisukidea da Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta, bestetik, Mikel, bizimodu normalagoa daramana, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatu ahal diogun, diru ezak sortzen dizkiguten katramilak… dira orri hauetan topa daitekeen zenbait osagai.

No hay comentarios