Header Ads

Udaleku Irekiak 2015. Epea zabalik maiatzaren 24ra arte // Colonias Abiertas 2015. Plazo de inscripción abierto hasta el 24 de mayo


El Servicio de Euskera de la Mancomunidad de las Encartaciones organiza, de nuevo, las Colonias Abiertas, para potenciar también en verano el uso del euskera entre los niños/as euskaldunes o que estudian en un modelo en euskera. El plazo de inscripción termina el 24 de mayo

Beste urte batez, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Udaleku Irekiak antolatu ditu, ume euskaldun edota eredu euskaldun batean ikasten dutenen artean  euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

Euskararen erabilera aisian urte osoan lantzen saiatzen gara Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan, baina, udan hartzen du protagonismo handiena. Izan ere, ikasturtea amaituta, haur eta gazteek aisialdiaz gozatzeko tarte handiagoa izaten dute, baina, aukera gutxiago euskara entzuteko eta erabiltzeko, etxean gehienek senide euskaldunik ez baitute. Hutsune hori betetzeko, azken urteetan bezala Udaleku Irekiak izango ditugu.

Ekintzak uztailaren 1etik 15era egingo dira, goizez, 10:00etatik 14:00etara. Aurten lehenengo aldiz haurtzandegi zerbitzua egongo da eta nahi duten gurasoek euren seme-alabak eraman ahal izango dituzte Udalekuetako gunetra 9:30etatik aurrera. 350 pertsonentzako lekua egongo da, gehienez. Beti bezala, ume gehiagok izena ematen badute plazak zozketa baten bitartez esleituko dira ekainaren 2an. Parte-hartzaileek  hainbat baldintza bete beharko dituzte:

  • 2003-2008 urteetan jaioak izan. 
  • Mankomunitatea osatzen duten udalerriren batean erroldatuta egon edota bertoko ikastetxe batean ikasi.
  • Euskarazko ereduetan ikasi (B/D).

Aurreko urteetan bezala, lau gune osatuko ditugu: Zalla, Sodupe, Sopuerta eta Karrantza. Lau gune horietan Mankomunitatean dauden 9 udalerrietako umeek parte hartu ahal izango dute. Beste udalerrietako umeak eraman eta ekartzeko autobusak jarriko dira. Haurtzaindegi zerbitzukoak izan ezik.

Oso eskaintza erakargarria eta zabala daukagu aurten ere, eta umeek askotariko ekintzak egiteko aukera izango dute, eta haietariko asko kanpoan egitekoak: jolas kooperatiboak eta ziberginkana, sukaldaritza kreatibo tailerrak, irteerak (Mundaka eta Atxuriaga parkea), mugimenduzko kirolak, legoland jarduerak, igeritokia eta ur jolasak, errobotika tailerra, ipuin kontalaria, gau bateko irteera akanpada… Dena den, lehentasuna euskara bultzatzea da eta horretarako udalekuen zehar euskararen erabilera bultzatzeko beren beregi prestatutako ekintza orokorrak egingo dira.

Izena emateko epea maiatzaren 11n hasi eta 24an bukatuko da. Iazko ildo beretik matrikula banaka edo taldeka egin ahal izango da. Taldeko 3 neska/mutil gehienez, eta urte berekoak izan beharko dira denak. Neba-arrebak badira, gehienez, urte bateko aldea eduki ahal izango dute. Plaza lortzeko orduan, aukera berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da eta taldea unitatetzat hartuko da zozketa egin behar izatekotan.

Aurten ere matrikula on-line egiteko aukera izango dute udalekuetarako prestatutako web orrian bertan: enkarterrikoudalekuak.weebly.com 


No hay comentarios