Header Ads

"Zallako biodibertsitatea eta natura" argazki lehiaketa // Concurso fotográfico "Biodiversidad y naturaleza de Zalla"


EUSKARAZ: 
Urteko azken txanpan tradizio bihurtu denez, Zallako Udaleko Ingurumena Sailak Zallako bioaniztasunari eta naturari buruzko argazki-lehiaketaren beste edizio bat antolatu du. Edozein adinetako herritarrek parte har dezakete, bi kategoria baitaude: haurrak (16 urte arte) eta helduak (16 urtetik gora).

Argazkilari bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta guztiek egon beharko dute gure udalerriko bioaniztasunarekin edo naturarekin lotuta. Oinarrietan adierazita dagoenez, posible izango da argazkiei ukitu globalen bat ematea, baina debekatuta dago jatorrizko osaera aldatzeko elementuak gehitzea edo kentzea.

Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 3an bukatuko da. Argazkiak argazkiak@zalla.org helbidera bidali behar dira, edo, bestela, udaletxeko beheko solairuan dagoen HAZ bulegora eraman

Udaleko arduradunek eta argazkilaritzan adituak diren zenbait pertsonek osatuko dute epaimahaia, eta azaroaren 19an jakinaraziko dute erabakia. Argazki irabazleak aukeratzeko, hainbat irizpide erabiliko dituzte; besteak beste, argazkiaren kalitatea, edertasuna eta bertan ageri diren espezieak.

Sariak
Umeen kategorian hiru sari egongo dira eta beste hiru helduenean. Guztiek izango dituzte Karpin Abenturara edo Zalla zine-antzokira sartzeko sarrerak. Gainera, animaliei egindako argazki onenak, landareei egindako argazki onenak, paisaiaargazkirik ederrenak, argazki artistikorik ederrenak eta salaketa-argazkirik onenak sari berezia jasoko dute: Zalla zine-antzokirako bi sarrera. Sariak abenduaren 30ean banatuko dira.

Geroago, aurreko edizioetan egin den bezala, saritutako lanak eta lehiaketan parte hartu duten argazki guztien artetik aukeratutako beste batzuk antzokiko sarreran jarriko dira ikusgai, urtarrilean eta otsailean. 

Leihaketaren oinarriak ikusteko, sakatu hemen


CASTELLANO: 

Como viene siendo tradición en la recta final del año, el Área de Medio Ambiente del Ayuntamiento de Zalla vuelve a convocar una nueva edición del concurso fotográfico sobre la "Biodiversidad y naturaleza de Zalla"

La actividad está dirigida a todo tipo de edades, ya que se divide en dos categorías: infantil (hasta 16 años) y mayores (a partir de 16). Cada autor o autora puede presentar un máximo de tres fotografías, que tienen que estar relacionadas con la biodiversidad y la naturaleza de nuestro municipio. Según se establece en las bases, se permitirá el retoque global de las instantáneas pero no se podrán añadir o eliminar elementos que modifiquen su composición original.

El plazo para la presentación de los trabajos estará abierto hasta el 3 de noviembre. Las fotos se deben enviar al correo argazkiak@zalla.org o bien entregarlas en el SAC, en la planta baja del Ayuntamiento.

El fallo del jurado, que estará compuesto por responsables municipales y personas expertas en la materia, se dará a conocer el día 19 de noviembre. Para elegir las obras ganadoras tendrán en cuenta criterios como la calidad de la fotografía, la belleza y las especies retratadas.

Premios
En la categoría infantil se han establecido tres premios y otros tres en la de mayores, todos ellos incluyen entradas a Karpin Abentura o Zalla zine-antzokia. Además, tanto la mejor foto de fauna, la de flora, de paisaje, artística y de denuncia recibirán un premio especial consistente en dos entradas para el Zalla zine-antzokia. Estos galardones serán entregados el día 30 de diciembrePosteriormente, y como se viene haciendo en ediciones anteriores, las obras premiadas y una selección de las presentadas al concurso serán expuestas en el hall del teatro en los meses de enero-febrero.

Para consultar las bases sobre el concurso, pincha aquí

No hay comentarios