Header Ads

Berbalagun: #lotsarikgabe praktikatu gurekin!

Con el inicio del curso se pone en marcha una nueva edición del programa Berbalagun. Las personas interesadas en participar pueden apuntarse en AEk, en Enkarterriko Udal Euskaltegia o en el servicio de Euskera de Mancomunidad. También pueden dar su nombre a través de enkarterri@aek.org o visitar el blog berbaterri.blogspot.com, donde encontrarán toda la información sobre el programa 



Udazkena heltzear dago eta ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Enkarterriko berbalagun programa. Honako hau 10. ikasturtea da, beraz Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure eskualdean ere.


Hamaika dira martxan dauden taldeak; eta dagoeneko 80 baino gehiago talde hauetan parte hartzen duten berbalagunak. Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute #lotsarikgabe praktikatu gurekin! lemapean.
Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak. Berbalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan... Eskualdeko lagun, elkarte zein eragile guztien laguntza eta ekarpenak  beharrezkoak dira. Hori dela eta, #lotsarikgabe zuengana jotzen dugu, zuen parte hartzea ezinbestekoa da eta.
Izena eman nahi dutenek Enkarterriko AEK euskaltegian, Enkarterriko Udal Euskaltegian edo Balmasedako eta Enkarterriko Mankomunitateko euskara zerbitzuetan dute izena emateko aukera, baita telefonoz (671.07.00.44) edo e-mailez (enkarterri@aek.org) ere. Informazio gehiagorako blog-a ere badago: berbaterri.blogspot.com

Gurasolagun
Egitasmoa hazten doan neurrian eta jende gehiago hurbiltzen doan heinean, beharrizan berriak eta proposamen ezberdinak agertuz doaz gure min-tzapraktika egitasmoen baitan. Honen adibiderik garbiena Gurasolagun pro-iektua da.
Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntz harremanetan eragitea
Ekimen honekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak haien seme-alabekin, egoera berdinean dauden beste guraso eta seme-alaba batzuekin harremanetan jartzea da helburua; plazan, parkean, asteburuko txangoetan... Familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzea. Horretarako guraso eta umeekin mintzataldeak, tailer txikiak, irteera edo txangoak antolatzen dira.
Aurreko ikasturteetan Enkarterrin zein beste eskualde batzuetan martxan jarri ostean, egonkortasuna eta erreferentzialtasuna hartzen ari den egitasmoa da Gurasolagun.
Ikasturte honetan Enkarterriko eskola eta ikastetxeekin elkarlanean jarraitzeko asmoa daukagu gurasolagun programa aurrera eramateko. Gura-solagun programan parte hartu nahi baduzu, ez dudarik egin, jarri harremanetan gurekin eta eman izena.
Berbalagun eta Gurasolagun guztiek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, Aizu! eta Argia aldizkariak eta berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila. 

Testua: Enkarterriko Berbalagun


No hay comentarios