Header Ads

Irakurle Kluba / Club de Lectura: Sirena hotsak. Azaroak 24 Noviembre


El 24 de noviembre a las 18:30h tendrá lugar el Club de Lectura en euskera,
en el que se charlará sobre la novela "Sirena hotsak". 
Los libros están disponibles en la biblioteca

Azaroaren 24an, 18:30etan, euskarazko Irakurle Klubaren saioa egingo da Kultur Etxean. Oraingo honetan, Xabier Etxaniz-en "Sirena hotsak" eleberria aukeratu da.

Laburpena: Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian.

Sarak aita zenak idatzitako liburu baten ale bat aurkitu du eta pentsatu du ilusio handia egingo diola amari. Baina bertan aurkitu duenak iragan ezkutu batera darama Sara.

Andonik amets bat du aspalditik: NBAren partida bat ikustera joatea AEBetara. Eta hara joango da bere lagun Perurekin lantegian dena konpontzen den egunean. Ez du ematen, ordea, enpresako arazoek konponbide erraza dutenik.
Hiru adiskide. Gaztetan “Maiatz taldea” osatzen zuten, baina urte asko igaro dira eta dagoeneko ez da ezer geratzen. Oroitzapenak baizik ez. Ezkutaleku bat. Tren bat. Hiru buru-estalki. Zigarroen kea. Hamaikak eta bostean hasiko dira su-festak eta gaua beteko da sirena-hotsez.

Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu horretara.

No hay comentarios