Header Ads

Zallak Euskararen Eguna ospatuko du // Zalla se suma a la celebración del Día del Euskera


Con motivo de la celebración del Día del Euskera, se han programado en Zalla diversas actividades. El jueves, a las 17:00h, se realizará un acto en la plaza donde se ubica AEK o CEPA. Dicha plaza, a propuesta de HAKOBA, se denominará a partir de ahora como "Euskaldun Berria plaza"

Euskararen Nazioarteko eguna dela eta, Zallako Udalak bi ekitaldi antolatu ditu. Ostegunean bertan, arratsaldeko 17:00etan plaza berri bat izendatuko da Zallan. AEK, Helduen Hezkuntzarako ikastetxea eta Avifes dauden plaza hori "Euskaldun Berria Plaza" izango da egun horretatik aurrera. 

Joan zen irailean, HAKOBA (Hizkuntza politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordea) batzordearen bilera izan zen eta euskaldun berriei aitormena egitea adostu zuten, horregatik udalerri askotan "Euskaldun Berria" izenez izendatuko dira kaleak, plazak, etabar. Esan dugunez, Zallak ekintza honekin bat egingo du eta euskaldun berriari aspalditik merezitako errekonozimendua egingo dio. Horrela, azaroaren 25ean egindako osoko ezohiko bilkuran "Euskaldunberri plaza" aurkeratzeko proposamena onartu zen, talde guztien babesarekin. Era berean, Euskararen Egunari buruzko erakunde-adierazpena onetsi zen.


Hurrengo egunean, abenduaren 4an, Mimetiz eta Maristaseko Lehen Hezkuntzako ikasleak Zalla zine-antzokira hurbilduko dira filma bat ikustera. Ekintza hau Mankomunitatearekin batera antolatuta dago eta bi txandatan bananduta: 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek “Joko eta bere lagunak” izeneko filma ikusiko dute; ordea, 4. 5. eta 6. mailetakoek “Asterix jainkoen egoitza” ikusi ahal izango dute. 


No hay comentarios