Header Ads

Enkarterriko Euskaldunon Jaia. Abenduak 13 Diciembre


Hil honen 13an, igandea, Enkarterriko euskaldunon IV. topaketa egingo da Zallan. Egun osoan zehar, euskara nagusi, ume zein helduentzako ekintzak antolatuko dira: familian aritzeko tailerrak, bertso-jira, bazkaria, bakarrizketa, euskaraokea... eta beste horrenbeste jolas eta sorpresa. Berbalagunekin, ikaskideekin, familiarekin edo koadrilako lagunekin egun zoragarria igarotzeko plan bikaina dugu euskaldunon topaketan. 

Bazkarirako txartelak salgai: 12 €
Skamatan (Balmaseda), Zure-etxen eta Darbukan (Zalla) eta Navarron (Sodupe).

No hay comentarios