Header Ads

Zallak badauka bere "Euskaldun Berria" plaza // Zalla ya tiene su "Euskaldun Berria" plaza


Atzo, Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, Zallak plaza bat izendatu zuen "Euskaldun berria" izenarekin. Joan zen irailean, HAKOBA (Hizkuntza politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordea) batzordearen bilera izan zen eta euskaldun berriei aitormena egitea adostu zuten, horregatik udalerri askotan "Euskaldun Berria" izenez izendatu dira kaleak, plazak, etabar. Esan dugunez, Zallak ekintza honekin bat egin du eta euskaldun berriari aspalditik merezitako errekonozimendua egin zion atzo. Hortaz, hemendik aurrera, AEK, Helduen Hezkuntzarako ikastetxea eta Avifes dauden plaza hori "Euskaldun Berria Plaza" izango da.






Inaugurazio ekitaldiaren argazkiak, Jon Huesok egindakoak


No hay comentarios