Header Ads

Pirritx eta Porrotx pailazoek "Amalur" ikuskizuna aurkeztuko dute Zallan // Los payasos Pirritx eta Porrotx presentan en Zalla "Amalur"


El viernes 11 de marzo los payasos Pirritx eta Porrotx presentarán en Zalla
el espectáculo "Amalur". Las entradas se pondrán a la venta el 12 de
febrero en la taquilla del Zalla zine-antzokia y a partir del lunes 15 se habilitará también la venta por Internet y en los cajeros de Kutxabank

Urteko emanaldiari leialak direnez, datorren martxoaren 11n, Pirritx eta Porrotx pailazoak berriz igoko dira Zallako zine-antzokiko agertokira, Zallako txikiei gozarazteko. Oraingoan, "Amalur" izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute. Ikuskizunari hasiera emateko, Marimototsen baserrira bisita egingo dute pailazoek. Marimo bertan da Ilargirekin ikasten, baserritarra izan nahi baitu. Gaur baserriko lanetan lagunduko diote denek Ilargiri, haurdun dago eta. Laster jaioko da umetxoa. 
Ohikoan bezala, bi saio egongo dira, ume guztiek euren pailazo gustukoenak ikusi ahal izateko. Lehenengoa 17:30ean izango da eta bestea 19:30ean.

Sarreren salmenta 
"Amalur" ikuskizunerako sarrerak otsailaren 12tik aurrera egongo dira salgai. Lehenengo hiru egunetan, ostiraletik igandera bitartean, Zalla zine-antzokiko salmenta-leihatilan bakarrik erosi ahal izango dira, emanaldien ordutegian. Hilaren 15etik aurrera, Internet bidez edo Kutxabanken kutxazainetan ere erosi ahal izango dira. 

No hay comentarios