Header Ads

Eskola bideak, bilera apirilaren 8an // Camino escolar, reunión el 8 de abril


La AMPA de Mimetiz pone en marcha el proyecto "Camino Escolar", una iniciativa de sensibilización, dinamización e innovación social que tiene como principal objetivo cambiar los hábitos de movilidad cotidiana de las y los niños, fomentando el transporte activo mediante un proceso de transformación del municipio y de la sociedad en su conjunto. La segunda reunión de este proyecto se celebrará el próximo 8 de abril

Mimetiz Zalla BHIko Guraso Elkarteak "Eskola bideak" ekimena, Zallako Udalaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren diru laguntzarekin abiatu du. Bere helburu nagusia garraio aktiboa bultzatuz gaztetxoen mugikortasun ohiturak aldatzea delarik, sensibilizazio, dinamizazio eta eraberritze sozialean oinarritutako ekimena da.

Azken helburua herriaren eta gizartearen aldaketa bultzatzea duelarik. Munduko hainbat herri eta auzoetan gauzatutako esperientziak erakusten duten bezala, Eskola Bideak ekimenarekin honako onurak lortzen dira:

• Sedentarismoari aurre egingo dioten bizitza ohitura osasuntsuak garatzea.
• Norberaren autoestima indartuko duten autonomia maila egokien garapena.
• Bide segurtasunaren eta gizalegearen zentzu egokien garapena.
• Garraiobide ez kutsakorrak sustatzen dituzte.
• Herrian eta eskolaren inguruan ezbeharren maila jeisten da.
• Herritarrentzako gune publikoen berreskurapenean laguntzen dute, aisialdiko, gizarteratze zein gure txikienentzako ikasgune gisa.

Laburbilduz, gu guztion inplikazioa bilatzen duen ekimena izanik, bere bitartez herri eredu atseginagoa, gaztetxoentzat erosoagoa eta herritarrontzat osasungarriagoa eta jasangarriagoa lortzea du helburu. Martxoaren 4an azalpen bilera ospatu zen. Bertan ekimen interesgarri honen berri izatearekin batera, bolondres gisa jarduteko edo ideiak eta iradokizunak helarazteko aukera izan zuten parte hartu zuten gurasoek. Proiektu honekin jarraitzeko, bigarren bilera bat egingo da apirilaren 8an, ostiralean, arratsaldeko 17:00etan Lehen Hezkuntza eraikineko batzar aretoan.

No hay comentarios