Header Ads

Oso giro ona 2016ko Ardo Egunean // El Ardo Eguna 2016, marcado por el buen ambiente

Cientos de personas se dieron cita en el Ardo Eguna 2016 para degustar
los caldos que los productores del municipio han obtenido en la última
cosecha, acompañados de sabrosos pintxos. El balance es muy positivo
porque la gente, una vez más, se ha volcado con la actividad. Así lo
demuestran las 960 copas vendidas

Igande honetan, maiatzak 15, Zallan 26. Ardo Eguna ospatu zen. Beste behin ere, ehunka pertsona izan ziren Euskadi plazan udalerriko ekoizleen azken uztan lortutako ardoak dastatzen. Ardoarekin batera, Zallako kuadrilla batek egindako pintxo gozoak ere izan zituzten.

Aurten ere, emaitza positiboa izan da; izan ere, jende ugarik hartu du parte jardueran, eta horren adierazle dira Bijilo-Zalla proiektu solidarioko boluntarioek saldutako 960 kopak.

Halaber, aurten berritasun bat egon da: irteera bat egin da txakolinaren jatorrira. Hogei lagun inguruk 6 kilometroko ibilbide bat egin zuen bi ordutan, Abellaneda eta Otxaran inguruan. Bertatik, Virgen de Lorea eta Txabarri Txakolina mahastiak ikusi zituzten.



Bijilo-Zalla proiektu solidarioko boluntarioek 960 kopa saldu zituzten

No hay comentarios