Header Ads

Asiako liztorrari buruzko hitzaldia ekainaren 28an Kultur Etxean // Charla sobre la avispa asiática este martes 28 de junio en el Aula de Cultura



[Este próximo martes, 28 de junio, tendrá lugar una charla sobre la problemática generada por la avispa asiática. El acto, a cargo de Iñigo Mendibil, experto en la gestión de esta especie invasora, se desarrollará en el aula de cultura a partir de las 19:00h]
Datorren ekainaren 28an, asteartean, asiako liztorrak eragindako arazoari buruzko hitzaldia antolatu da kultur aretoan. Iñigo Mendibil erlezainak bideratuko du ekitaldia, espezie inbaditzaile honen gestioaren gainean aditua dena.

Asiako liztorraren edo Vespa velutinaren inguruko informazio asko dugu iturri ezberdinetatik baina guztiak ez dira egokiak. Horregatik, herriko biztanleak animalia honen inguruko jakinbeharrak azaltzeko hurbilduko da Mendibil. Izan ere, pertsonentzat ez da beste erlabioak baino arriskutsuagoa, erleentzat ordea bai. Izan ere, Vespa velutinaren hedapena oso azkarra izaten ari da eta ekosisteman sorrarazten ari den kalteak ikaragarriak dira, bereziki makal dauden erlauntzetan, liztor bakar batek egunean 50 erletik gora hil ditzakelako.
Hala ere, animalia handi guzti hauek ez dira suntsitu behar, liztorren artean Asiakoa eta Vespa Crabro, bertokoa dena, ezberdindu behar baitira. Garrantzitsua da biztanleok ere, aurrean dugun problemarekin kontzientzia hartzea eta ahal den neurrian laguntzea.

Protokolo berria egiteko asmoa
2015. urtean Bizkaiko suhiltzaileek 1.754 habi kendu zituzten Bizkaian, 97 Enkarterrin; aurten dagoeneko gehiago dira, horregatik protokolo berria abian ipini nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Honen arabera, Udalak izango lirateke habia Velutinarena dela egiaztatuko luketena eta ondoren, larritasunaren arabera, enpresa pribatu bat edo suhiltzaileak arazoaz arduratuko lirateke.

No hay comentarios