Header Ads

Ubieta Igoeraren inskripzioa zabalik abuztuaren 28ra arte // Abierto el plazo de inscripción hasta el 28 de agosto para la Ubieta Igoera 2016



[El plazo de inscripción de la marcha y carrera nocturna de Aranguren, Ubieta Igoera, está abierto hasta el próximo domingo 28 de agosto en la web www.kirolprobak.com. Este año la prueba se celebrará el 3 de septiembre]


Dagoeneko zabalik dago Ubieta Igoeran izena emateko epea; aurten irailaren 3an, larunbatean, izango da. Aurreko edizioetan bezala, mendi-martxa 18:00etan hasiko da; 22:00etan, berriz, gau-lasterketa abiatuko da. Ibilbidea aurreko urteetan izandako bera izango da; hau da, Arangurenetik hasi eta Arangurenen bukatuko da, Ubieta eta Larrea mendietako bidexka eta mendi-ibideetan zehar 16km egin ondoren.

www.kirolprobak.com webgunean eman ahalko da izena, abuztuaren 28ra, igandea, bitarte. Antolatzaileek azpimarratu dute ezin izango dela egun hori baino geroago izena eman, ezta probaren egunean bertan ere.

No hay comentarios