Header Ads

Zallak pedalei erangingo die Mugikortasun Jasangarriaren astean // Zalla pedalea un año más en la Semana de la Movilidad Sostenible




Como preludio a la Semana Europea de la Movilidad Sostenible, este jueves 15 de septiembre se celebrará una ginkana ciclista en circuito con diferentes obstáculos en la Plaza Euskadi. La actividad está destinada a los y las escolares y se prevé que comience sobre las 17:00h.
Por otro lado, el viernes 16 de septiembre, en la calle Luis Sesé se instalará una bici-escuela y un circuito de transportes alternativos.

Aurten ere, Zallak Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearekin bat egin du. Mugikortasun astea irailaren 16tik 22ra egingo da, "Mugikortasun adimentsua. Ekonomia indartsua"; lelopean, garraio jasangarriak ekonomian duen eragin positiboa azpimarratzeko.

Zallan, ekitaldi nagusia Luis Sesé kalean egingo da, irailaren 16an, ostiralean, 17:00etatik 20:00etara, eta haurrentzat izango da batik bat. Bide-heziketa izango da Udalak kale horretan antolatutako jardueraren ardatz nagusia; izan ere, kale hori laster oinezkoentzat izango da zati batean.

Karpa baten barnealdea bizikleta-eskola bihurtuko da, eta partehartzaileek informazioa jasoko dute ziklistentzako araudiari buruz; hartara, besteak beste, ziklisten eskubideak eta betebeharrak zein diren jakin ahal izango dute.

Bertaratuek gida txiki bat eta "nik bizikleta erabiltzen dut"; dioen txartel sinboliko bat jasoko dute. Jarraian, praktikan jarriko dute ikasitakoa, horretarako gaitutako garraiobide alternatiboen zirkuitu batean. Zallako Udalak urtero parte hartu du Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astean 2005az geroztik.

No hay comentarios