Header Ads

Euskarazko produktuen katalogoa banatuko da Enkarterrin // Reparto del catálogo de productos en euskara en Enkarterri


La Mancomunidad de las Encartaciones repartirá estos días mil ochocientos cincuenta ejemplares de la 19ª edición del catálogo de productos en
euskera y mil ciento noventa y cinco marcapáginas

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 140 bat udal eta Mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Izan ere, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 1.850 ale banatu ditu ikastetxeetan eta udal liburutegietan eta kultur etxeetan.

Erabilgarri eta probetxugarria

Aurten, katalogoa "erdibitu" egin da: 0-12 urtekoei zuzendutako produktuak ageri dira batetik eta 12-16 urte bitartekoentzakoentzak bestetik. Bi edizioek merkatuan dauden produktuen ehunka erreferentzia jasotzen dituzte.
Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adi-naren araberako banaketa egiten da.

Edizio digitala

Paperekoaz gain, www.katalogoa.eus webgunea ere aurkituko duzu: mugikor eta tabletetara egokitua, diseinu berritzailearekin eta beste hainbat osagai interesgarrirekin, Paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Idazle, musikari, filmagileekin egindako elkarrizketak, haien inguruko albisteak, nobedadeak, iritziak, ikusi eta irakurtzeko aukera izango duzu webgune berrituan. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.
Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da www.katalogoa.org, argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak zuzenean sartzeko merkaturatu ahala eta deskatalogatuak gelditu direnak kentzeko. Hartara, webgunea urte osoan kontsulta daiteke, eta informazio berria eta interesgarria aurki daiteke bertan. Produktuen bilaketa azkarra egiteko aukera ere baduzu, adinaren, prezioaren nahiz beste ezaugarri batzuen arabera merkatuan dauden produktuak aurkitzeko.
Paperezko edizioari dagokionez, aurten 125.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.

No hay comentarios