Header Ads

Etxabeak etxebizitza bihurtzeko ordenantza behin betiko onetsi da // Aprobada definitivamente la ordenanza para poder convertir plantas baja en vivienda


El Pleno aprobaba definitivamente la ordenanza que regula la conversión de plantas bajas en vivienda. Ciertos tramos de Mimetiz y Aranguren se reservarán para el comercio

Udalak Zalla Bai eta EAJ-PNV taldeen aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi zuen etxabeak etxebizitza bilakatzea arautzen duen behin betiko ordenantza.

Pasa den martxoaren 16ko ohiko bilkuran azaldutakoaren arabera, Zallako Udaleko arkitektoaren txostenak partzialki aintzat hartu ditu talde jeltzalearen alegazioak, eta Arangurengo gune batzuetan etxabeak etxebizitza bilakatzeko aukera mugatu da, Mimetizko irizpide berberei jarraikiz.

Irene Pardo EAJ-PNVko bozeramaileak azaldu zuen bere taldeak hauxe eskatu zuela bere garaian: "Arangurenen etxabeguneren bat erreserbatzea merkataritzaren garapenerako", eta ez etxebizitzak eraikitzeko. Hala ere, udal-txostenean mugatutako gune batzuk bizitoki erabilera dute jada; hortaz, izaera horri eutsiko diote eta ezingo dira erreserbatu denda edo negozio bilakatzeko.

Araudiaren xehetasunak Araudi osoa laster igoko da Zallako Udaleko webgunera: www.zalla.org; atal honetan: "Zure Udala > Udalarautegia"


No hay comentarios