Udaleku Irekiak 2017. Apuntatzeko epea zabalik apirilaren 12ra arte // Colonias Abiertas 2017. Plazo de inscripción abierto hasta el 12 de abril
La Mancomunidad abre el plazo de inscripción para los "Udaleku irekiak" que se desarrollarán del 26 de junio al 10 de julio. El plazo de inscripción estará abierto del 30 de marzo al 12 de abril. La matrícula puede realizarse online
Beste
urte batez, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Udaleku
Irekiak antolatu ditu, ume euskaldun edota eredu euskaldun batean
ikasten dutenen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz.
Euskararen
erabilera aisian urte osoan lantzen saiatzen gara Mankomunitateko
Euskara Zerbitzuan, baina, udan
hartzen du protagonismo handiena. Izan ere, ikasturtea amaituta, haur
eta gazteek aisialdiaz gozatzeko tarte handiagoa izaten dute, baina,
aukera gutxiago
euskara entzuteko eta erabiltzeko,
etxean gehienek senide euskaldunik ez baitute. Horregatik, gurasoei
jakinarazi nahi diegu oso garrantzitsua dela uda garaian haurrei
euskaraz aritzeko aukerak eskaintzea. Hutsune hori betetzeko, azken
urteetan bezala Udaleku
Irekiak izango
ditugu.
Ekintzak
ekainaren 26tik
uztailaren 10era
egingo dira, goizez, 10:00etatik 14:00etara. 350
pertsonentzako
lekua egongo da, gehienez. Beti bezala, ume gehiagok izena ematen
badute plazak zozketa
baten bitartez
esleituko dira apirilaren
27an.
Parte-hartzaileek
hainbat baldintza bete beharko dituzte:
-2005-2010 urte bitartean
jaioak izan.
-Mankomunitatea osatzen duten
udalerriren batean erroldatuta
egon edota bertoko ikastetxe batean
ikasi. Beti ere,
bertan erroldatuek lehentasuna
izango dute.
-Euskarazko ereduetan ikasi
(B/D).
Aurreko
urteetan bezala, lau
gune osatuko
ditugu: Zalla,
Sodupe,
Sopuerta
eta Karrantza.
Lau gune horietan Mankomunitatean dauden 9 udalerrietako umeek parte
hartu ahal izango dute. Beste udalerrietako umeak eraman eta
ekartzeko autobusak jarriko dira.
Oso
eskaintza
erakargarria eta zabala
daukagu aurten ere, eta umeek askotariko ekintzak egiteko aukera
izango dute, eta haietariko asko kanpoan egitekoak:
esperimentazio-tailerrak, kirol eta trebetasun ginkanak, irteerak
(Hondartzara eta Inguruabentura Entzia mendizerrara), zaldiz
ibiltzea, gurpilaren eguna, igeritokia eta ur jolasak,eskulanak, gau
bateko irteera aterpetxe batera, azken eguneko jaia… Dena den,
lehentasuna euskara
bultzatzea da eta
horretarako udalekuen zehar euskararen erabilera bultzatzeko beren
beregi prestatutako ekintza orokorrak egingo dira.
Izena
emateko epea
martxoaren 30ean
hasi eta apirilaren 12an
bukatuko da. Iaz ez bezala, matrikula
banaka egin
beharko da. Neba-arrebak badira, ume
bakoitzeko eskaera-orri bana bete, baina,
unitatetzat hartuko dira zozketa egin behar izatekotan.
Propaganda eta izena emateko
orria eskoletan banatu da eta Kultur Etxe edo liburutegietan izango
dute eskuragai, baita Zallako Gazte Zentroan ere. Aurten, ordainketa
maiatzaren 2tik 11ra bitartean egin beharko da. Azken urteotan
bezala, matrikula on-line
egiteko aukera izango dute udalekuetarako prestatutako web
orrian bertan:
http://www.aldaketasoziala.com/inskripzioa
. Beti bezala, web orri bat osatuko da udalekuei buruzko informazioa
eta udalekuak egiten diren bitartean ateratzen diren argazkiak eta
jarduerei buruzko komentarioak eskegitzeko:
http://www.aldaketasoziala.com/enkarterri
. Beraz, informazio gehiago nahi izatekotan web orri horretara edota
www.enkarterri.eus webera
jo beharko dute.
Utzi erantzuna