Header Ads

Haurrentzako eta helduentzako irakurle klubetako azken saioak (maiatzak 25, ekainak 8 eta 15) // Últimos Club de Lectura infantiles y de personas adultas (25 mayo, 8 y 15 junio)


Con la llegada del verano concluyen las sesiones de los Club de Lectura infantil y de personas adultas. Las próximas citas para los txikis serán el 25 de mayo y 15 de junio, y para el público adulto el 8 de junio

Maiatzaren 25ean herriko haurrek aukera izango dute berriro Irakurle Klubean parte hartzeko. Umetekan 17:00etan bilduko dira "Los Jolley Rogers y la cueva de la muerte" ipuinari buruz iritziak aldatzeko. Ekainaren 15ean, 17:30etan berriz ohi den baino ordu erdi beranduago, ikasturtea bukatzeko azken saio bat antolatuko da euskaraz, Christian Joliboisen "Basamortuan galduta" liburua komentatzeko.

Helduen kasuan, "El susurro de la caracola" maiatzean komentatu ostean, ekainaren 8an 18:30etan liburutegiko goiko solairuan Arthur Golden idazlearen "Memorias de una geisha" liburuaren inguruan hitz egingo dute.

"Oso harrera ona izan dute aurtengo Irakurle Klubek eta herriko irakurleak gero eta gehiago animatzen dira horrelako egitasmo kulturaletan parte hartzera. Umeen kasuan, txundigarria izan da egindako saio bietan agertu duten gogo bizia", diote Zallako liburutegiko eta Umetekako arduradunek.

Apirilaren 27ko saioa
Apirilaren 27an Haurrentzako Irakurle Kluba ospatu zen euskaraz Andoni Egañaren "Nire lehen egunerokoa" liburuaz mintzatzeko. Hartara, hamar bat ume gerturatu ziren eta liburuari buruzko laburpentxo bat egin zuten.
Ondoren, parte hartzaileek liburuari buruzko ikuspuntuak bota zituzten. Mota guztietako iritziak egon ziren baina batean ume guztiak zetozen bat: liburuaren amaiera irekia izateak zapore gazigozoa utzi zien. Beraz, amaitzeko, guztien artean liburuari amaiera bat emateari ekin zioten. Gainera, hurrengo liburua nolakoa izango den aukeratu ahal izan zuten.

No hay comentarios