Header Ads

Zatoz Zallako Mintzodromora eta euskara praktikatu! izen-ematea zabalik // ¡Ven al Mintzodromo de Zalla y practica euskera! inscripciones abiertas



Quien quiera practicar euskera tendrá una oportunidad inmejorable el 25 de mayo en el Mintzodromo que tendrá lugar en el Mimetiz Pilotalekua a partir de las 17:30h. El Servicio de Euskera de la Mancomunidad, por medio del proyecto Berbalagun, organiza esta actividad que pretende juntar a los/as euskaldunes de la zona y a quienes están aprendiendo. Reunidos en grupos, charlarán sobre temas de interés general mientras degustan un café o un refresco

Euskara praktikatu nahi duenak aukera ezin hobea izango du maiatzaren 25ean, osteguna, Zallan egingo den Mintzodromoan. Frontoian izango da arratsaldeko 17:30etik aurrera Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Berbalagun egitasmoaren bitartez eskualdeko euskaldunak eta euskaldungaiak elkartzeko Mintzodromoa antolatu du Zallan laugarren urtez. Taldeka elkartuta, interes orokorreko hainbat gairi buruz hitz egingo dute kafe gozoa edo freskagarri bat hartzen duten bitartean. Partehartzaileak taldez talde ibiliko dira ahalik eta lagun gehienekin hitz egin ahal izateko, eta talde bakoitzean dinamizatzeko pertsona bat izango dute. Hortaz, euskaraz hitz egin nahi eta aukerarik ez duenari leku bat zabalduko zaio maiatzaren 25ean, Zallako Frontoian egingo den Mintzodromoan, gainera, bertaratzen direnek eskualdeko beste euskaldun batzuk ezagutzeko parada bikaina izango dute.

Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Enkarterriko euskaltegietan edo 671.070.044 telefonoan, beste aukera bat da mezu bat bidaltzea enkarterri@aek.eus eta euskera@enkarterri.eus helbideetara maiatzaren 22a baino lehen.

No hay comentarios