Header Ads

Merkataritza - establezimenduak modernizatzeko 2017 ko laguntza - programa // Programa de apoyo a la modernización de Pymes (MEC) 2017




Las PYMES comerciales de Zalla, que hayan realizado un esfuerzo por modernizar sus establecimientos, renovar su imagen e incrementar el atractivo de sus comercios podrán acogerse a la ayuda MEC 2017 hasta el 17 de julio. 


Merkataritza Bulego Teknikotik jakinarazten du Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak honako diru-laguntza hau argitaratu berri duela: Merkataritza-Establezimenduak modernitzatzeko 2017ko laguntza-programa. 

Merkataritzako ETEei zuzenduta dago; hain zuzen ere, establezimenduak modernizatzeko, irudia berritzeko eta saltokien erakargarritasuna handitzeko ahalegina egin duten enpresei dago zuzenduta, baita honako inbertsio hauen bitartez kudeatzeko tresnak hobetu egin dituztenei ere. Alde batetik, merkataritza-jarduera nahiz elementuak, barrukoak zein kanpokoak (merkataritza-errotuluak barne), garatzeko beharrezkoa den lokala, altzariak eta ekipamenduak eraberritzea eta modernizatzea. Itzuli beharrik gabeko inbertso onargarriaren %15eko diru-laguntza izanda. Eta, beste alde batetik, salgaien balantza elektronikoak, ekipamendu informatikoak, horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze prozesuetan badaude edo enpresa-kudeaketarako erabiltzen badira. Itzuli beharrik gabeko inbertso onargarriaren % 20ko diru-laguntza izanez.

Diru-laguntzen ehunekoak gehienez % 25era igo daitezke, baldin eta eskatzaileak hemen adierazitako egiaztagiriren bat badu: UNE 175001 edo bikaintasun maila ertaineko beste kalitate-egiaztagiriren bat, Saltokitik Enpresara programa, Merkataritza Ganbera Ofizialeko erregistro ofizialean inskribatuta dagoen merkatarien elkarteren bateko kide izatea, Emakundek ematen duen Gizon eta Emakumeen arteko aukera Berdintasunaren Aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jaso izana, Berriz Enpresa programa, Langileak erdi-mailako zein goi-mailako titulazio arautua edo merkataritzako sektorearekin zerikusia duen profesionaltasunaren ziurtagiriren bat duela egiaztatzen duen egiaztagiria.

Laguntza jaso ahal izateko baldintza izango da, halaber, delako saltokia edo haren jabea den enpresa, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, jarduera komertzial bera egiten aritua izatea

Gainera, merkataritza-establezimendu bakoitzeko onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa honako hau izango da: 3.000 euro, aurreko ataleko a) puntuan adierazitako inbertsioen kasuan; 900 euro, aurreko ataleko b) puntuan adierazitako inbertsioen kasuan. Bi kategorietan inbertsioak egiten diren kasuetan, soilik lagunduko da diruz onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa betetzen duen kategoriako inbertsioa. 2016/07/16 eta 2017/07/17 bitartean egindako fakturak onartuko dira. Inbertsioaren xede diren elementuak berriak izango dira, ez dira hirugarrenei lagako, eta enpresa eskatzaileak berak ezingo ditu fabrikatu edo garatu. Aktiboak gutxienez 3 urtez egongo dira enpresan. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da inoiz 12.000 euro baino handiagoa izango establezimendu eta urte bakoitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2017ko uztailaren 17an, 12:00etan, amaituko da. Argibide gehiagorako: www.euskadi.net webgunean 

Argibideren bat edo informazio gehiago behar izanez gero, telefono zenbaki hauetan laguntzeko aukera egongo da:  94 680 10 02, astelehenetik ostegunera, eta 94 639 00 01, ostiraletan (Mirenlarekin hitz egin).

No hay comentarios