Header Ads

Bertsolari Txapelketa Nagusia Zallan urriaren 7an: testuingurua eta ezaugarriak // Bertsolari Txapelketa Nagusia en Zalla el 7 de octubre: contexto y características


Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVII. edizioa irailaren 23an hasiko da eta abenduaren 17an amaituko da. Bertsozale Elkarteak antolatzen duen bederatzigarren txapelketa da honakoa. Zallan, urriaren 7an egingo da ekitaldia arratsaldeko 17:00etan Mimetiz pilotalekuan.

14 saiok osatuko dute 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Baigorrin abiatuko da eta laugarrenez Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren jokatuko da finala.

43 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan. Horiekin batera, 18 lagunek osatzen dute gai jartzaile taldea eta 20 izango dira epaile lanetan arituko direnak.

Lau urtetik behin jokatzen den Bertsolari Txapelketa Nagusiak oihartzun zabala izaten du. Hala ere, hori bezain inportantea da zurrunbilo horren azpian dagoena zer den begibistatik ez galtzea.

Azken finean, bertsoa da bertsolaritzaren oinarria, hori da Txapelketa Nagusiaren sekretua. Egunez egun, bertsoa herriz herri, plazaz plaza, eskolaz eskola ibiltzen da Euskal Herriko bazter guztietan. Mugimendu zabala eta dinamikoa da bertsolaritzarena, jende asko dago lan horretan inplikatuta. Eta Txapelketa Nagusia etengabeko jarduera horren isla da.

No hay comentarios