Header Ads

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatuko dira Zallan // Con motivo del Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres se realizarán una serie de actividades en Zalla


[Los actos del Día contra la Violencia hacia las Mujeres empezarán el día 17 de noviembre con el monólogo: “A trompicones” y continuarán el día 24 de noviembre, a las 11:30h, con una marcha desde Aranguren a Mimetiz, para la que se ha programado una concentración en la Plaza Euskadi a las 12:00h. El alcalde realizará la lectura de un manifiesto y posteriormente serán los centros educativos, los que manifestarán a través de diferentes acciones su posicionamiento en torno a la violencia machista ]

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta egingo diren ekitaldien harira, Zallako Udaleko Berdintasun Sailak hainbat ekintza antolatu ditu azaro eta abendurako, udalerriko zenbait elkarte eta ikaste txerekin batera. Jarduerei hasiera emateko, “A trompicones” izeneko bakarrizketa egongo da ikusgai azaroaren 17an. Bestalde, azaroaren 24an, 11:30ean, ibilaldi bat egingo da Arangurenetik Mimetizera; amaieran kontzentrazio bat egingo da Euskadi plazan, 12:00etan.

Alkateak manifestu bat irakurriko du eta, ondoren, ikastetxeek indarkeria matxistaren aurka daudela adieraziko dute, hainbat ekintzaren bitartez. Abenduaren 1ean, Bertha Gaztelumendik zuzendutako “Volar” filma egongo da ikusgai Mimetizko Liburutegiko erabilera anitzeko gelan. Film horretan, iraganean genero-indarkeria jasan duten bederatzi emakumek lehen pertsonan kontatzen dituzte beren esperientziak eta bizi-ibilbidea. Horrez gain, protagonistek aurrez aurre kontatuko dituzte beren bizipenak. Azkenik, azaroan eta abenduan zehar autodefentsa-ikastaro bat egingo da. Bertan parte hartzeko informazioa sare sozialen bidez argitaratuko da.

No hay comentarios