Header Ads

Etxeko lanei buruzko hitzaldi praktikoa // Charla práctica sobre tareas escolares




[Charla práctica el 21 de noviembre en el local encima del Gaztezentro sobre las tareas escolares: ¿Cómo ayudarles con las tareas escolares si no sabemos euskera?

Se puede realizar la inscripción hasta el 17 de noviembre.

Para ello, se podrá enviar un mensaje a la dirección: euskera@enkarterri.eus


Nori zuzendua: Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten guraso erdaldunei.]

Helburuak: Euskaraz ez dakiten gurasoentzat kezka handia izaten da eskolako lanen gaia seme-alabei ikasketa prozesuan ezin izango dietela behar bezala lagundu beldur baitira. Hitzaldi honen helburua kezka hori argitzea da:
Ikasketa prozesuan laguntzeko gurasoek euskara jakitea ez dela ezinbestekoa ikustaraztea. Eskolako lanekin laguntzeko ideia zehatz eta praktikoak ematea.

Ezaugarriak: Ordu eta erdi inguruko hitzaldia da. Iñaki Eizmendik ematen ditu saioak.

Edukiak: Ikastaroaren eduki nagusiak hauek dira: Eskolako lanei buruzko oinarri nagusi batzuk ematea: eskolako lanen helburuak, ikasteko ohiturak sustatzeko ideiak… Eskolako lanen ezaugarriak ikustea. Ezaugarri ezberdinetako eskolako lan batzuk gurasoekin egitea eta horietan laguntzeko hizkuntzaren muga gainditzeko ideiak ematea.

Izen-ematearen epea: Azaroaren 17a bitartean izena eman dezakezue.
Horretarako mezu bat bidali behar da: euskera@enkarterri.eus helbidera

Lekua eta eguna: Zallako Gaztezentroko gaineko gela, azaroak 21 asteartea. 

No hay comentarios