Header Ads

Euskararen Nazioarteko Eguna: Abenduak 3 // Día Internacional del Euskera: 3 de diciembre



El próximo 3 de diciembre se celebra una nueva edición del Día Internacional  del Euskera (ENE). Fue Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos la que en 1949 organizó el primer Día del Euskara del mundo entero, con el objetivo de proclamar la universalidad del idioma vasco. Con este motivo el Zalla zine-antzokia albergará el 4 de diciembre a las 10:30h el evento "Musika topaketak" para el alumnado de 3º de la ESO y de los euskaltegis; evento que reunirá en torno a 250 adolescentes 

“EUSKARA AUZOLANA. Euskarak lankide nahi eta behar gaitu, urtean 365 egunez” izango da aurtengo leloa; izan ere, Euskara urtean egun batez dugu ospakizunerako gai, baina, 365 egunez langai. Une egokia  da beraz, erakundeak eta herri ekimenak elkarlanean aritzeko eta ilusioz eta gehiengo soziala aktibatuz ezagutzatik erabilerara salto egiteko. Hori behar baitu euskarak, hori behar baitugu euskara guztion ezpainetan, kaleetan, etxeetan, ziberespazioan, lantokietan, pantailetan, paperetan ikusi nahi dugunok. Hortaz, Euskararen Eguneko gure konpromisoa, datozen 365 egunotan hori guztia lortzeko AUZOLANEAN jardutea izango da.  

Bada, azken urteotan euskara bultzatzeko egin dugun lanarekin jarraituz, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu.
Horietako ekintza batzuk ikastetxeetan egingo dira. Hain zuzen,  DBHko 3. mailako ikasleentzat, euskaltegietako ikasleentzat eta nahi duten gazte guztientzat “Musika topaketak” antolatu ditu Mankomunitateak abenduaren 4an, Zallako zinema-antzokian 10:30ean

+Info: Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, HAKOBAn (Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordea) landu den Adierazpen instituzionala hemen. (euskeraz)

- Triptikoa: hemen
- Declaración del Día Internacional del euskera de 2017 aquí












No hay comentarios