Enkarterriko Berbalagun, izen ematea zabalik // Enkarterriko Berbalagun, abierto el plazo de inscripción
El plazo de inscripción para participar en el programa Berbalagun para el fomento del euskera está abierto. Se ofrecen grupos en distintos municipios y para diversos niveles, edades y gustos
Norentzat?
Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin edo, euskalduna izanda, euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, gure eskaintza aproposa zaizu.
Nola osatzen dira taldeak?
5-6 laguneko taldeak izaten dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintzataldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun-giroan.
Eta familientzat?
Gurasolagun daukagu; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera egokia ere bada lagun gehiago egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu, urtean bitan gutxienez.
Gehiago nahi?
Ekintza osagarrien bidez, hainbat aukera topatuko dituzu euskal kultura ezagutu eta euskaraz praktikatzeko. Besteak beste: mendi-irteerak, hitzaldiak, tailerrak, kultur-irteerak, euskaldunon topaketa, mintzodromoak...
Izena emateko 671.070.044 telefono zenbakian edo enkarterri@aek.org kontaktuan jarri.
+info: www.praktikatu.eus
Utzi erantzuna