Chimoio-Zalla 2018 egitasmo solidarioaren 'Moda afrikarraren desfilea' // Desfile solidario de moda africana. Martxoak 23 Marzo
Este viernes 23 de marzo el Zalla zine-antzokia acoge un desfile de moda africana. Además del propio desfile con ropas tÃpicas de ese continente, habrá música, un espacio para comprar artesanÃa africana o una degustación de galletas, entre otras cosas. Todo lo recaudado con la entrada, a un precio simbólico de 2€, irá destinado al proyecto solidario que este año une a nuestro municipio con Chimoio, en Mozambique.
Martxoaren 23an, ostiralean, Chimoio-Zalla 2018 egitasmo solidarioaren hurrengo jarduera egingo da Zalla zine-antzokian; zehazki, moda afrikarraren desfile bat egingo da. Haurralde Fundazioak antolatuko du, elkarte horrekin ari baikara lankidetzan edizio honetan. Ekitaldian moda afrikarreko askotariko jantziak izango ditugu ikusgai, mutilentzat nahiz neskentzat. Horiek erakusteko desfilatzen arituko dira Zallako boluntarioak, baina baita modelo afrikarrak ere. Salapi taldeak jarriko dio musika desfileari. Beren perkusio-erritmoarekin bizia emango diote, eta, ondoren, MLOP taldeak Afrikako musika eta dantzetara hurbilduko gaitu. Azken talde hori 35 kidek osatzen dute; beraz, paregabeko ikuskizuna izango da. Horrez gain, gailetak probatu eta artisau-lan afrikarrak erosteko aukera izango da, baita boluntarioek diseinatutako poltsak eta kamisetak ere. Bildutako diru guztia GKEak Chimoion (Mozambike) kudeatzen duen eskolara bideratuko da. Gure herriko gazteak eskola horretara joango dira udan. Ekitaldia 20:00etan izango da eta sarrerak leihatilan eskuratu ahal izango dira, 2 euroko prezio sinbolikoan.
Utzi erantzuna