Header Ads

Ibai Lorak: Euskal erromeria (apirilak 14 abril)


El grupo de danzas celebra el próximo 14 de abril, sábado, una romería popular que incluye trikipoteo y la actuación del grupo Aiko. Los bonos para la comida (12€) están a la venta en distintos establecimientos de la localidad

Ibai Lorak Dantza Taldeak urteak pasa ahala ohitura polita sortu du eta aurten ere, euskal erromeria antolatzen ari da apirilaren 14ra -larunbata- begira. Aurreikusitako egitaraua goizeko 12.30etan hasiko da, herriko tabernetatik trikipoteo batekin. Eguerdiko 15.00ak aldera "Cervecera Zalla" jatetxean bazkalduko dute. 

Egunari bukaera ezin hobea emateko, 18.00etatik aurrera AIKO Taldeak dantzaldi gidatua eskainiko du herriko plazan. Zentzu horretan, Zaratamoko taldeak era tradizionalean dantzatzearen esperientzia berria bizitzeko aukera luzatuko digu. Dantzatzeko bereziki eginiko zuzeneko musika, eta horrekin batera, dantza gozatu ahal izateko gako batzuk. Azalpenak, puntuak eta koreografia errazak dantza barnetik ezagutzeko eta beste modu batez ulertzeko eta bizitzeko. Azken finean, XXI. mendearen hasierako euskaldunei dantza tradizionalaren atea zabaltzen  dute 'Aikotarrek'.


Ibai Lorak Dantza Taldeak herriko biztanle guztiak animatu nahi ditu kultur ekintza honen parte hartzera. Horretarako, bazkarirako bonoak 12€tan salgai jarriko dira Darbuka tabernan, herriko kioskoan eta Mimetiz Pilotalekuko dantza lokalean ere.

No hay comentarios