Header Ads

Irakurri eta parte hartu XI. 'Liburujatun' // Lee y participa en XI. "Tragalibros"



El 27 de abril se publican las preguntas de la nueva edición de "Tragalibros" organizado por la Biblioteca. El concurso contempla la lectura de 5 libros -euskera, castellano e inglés- y  está dividido en dos categorías: A, de 4º a 6º de primaria; y B, para alumnado de ESO. Todas y todos ellos deberán inscribirse antes del 30 de abril. Más información sobre las bases del concurso y libros propuestos en la Biblioteca Municipal.


Zallako Liburutegiak "Liburujatun"-en hamaikagarren edizioa antolatu du. Parte hartzeko bi maila  dira: "A mailan" LH 4.etik 6.era arteko haurrek hartuko dute parte eta "B mailan" DBHkoek. Lehiaketa urte osoan zabalik egongo da eta izen emateko Zallako Liburutegira, Umetekara edo Arangunera joan behar dute interesdunek, apirilak 30 baino lehen.

Lehiaketan parte hartzeko, proposatzen dizkien liburuak irakurri behar dituzte -bi gaztelaniaz, bi euskaraz eta bat ingelesez- eta liburu horiei buruzko galderak -5 galdera liburuko- erantzun egin beharko dituzte. Galderak apirilaren 27an argitaratuko ditu Udal Liburutegiak eta liburutegian, Umetekan, Arangurenen eta helbide honetan lor ditzake:  http://liburutegia.zalla.org/

Liburuak parte-hartzaileen esku egongo dira udal liburutegi guztietan eta azaroaren 30a baino lehen irakurri beharko dituzte, egun hori izango baita galderen erantzunak aurkezteko azkena Zallako Liburutegian, Umetekan edo Arangunean. Sariak abenduaren 14ean emango dira Kultur Aretoan, arratsaldeko 17.00etan. Saria jasotzeko erantzun guztiak zuzenak izan beharko dira.

No hay comentarios