Header Ads

Zallako Jai Batzordea abian jarri da // En marcha la Comisión de Fiestas de Zalla (maiatzak 8 mayo)


El 8 de mayo, a las 19:00h en el local multiusos de la plaza Madres Irlandesas, tendrá lugar la primera reunión para organizar las fiestas de San Miguel y El Rosario

San Miguel eta El Rosario jaiak antolatzeko lehenengo bilera maiatzaren 8an (asteartea) egingo da, 19:00etan, Madres Irlandesas plazako erabilera anitzeko aretoan (Gazte Zentroaren gainean)

Urtero bezala, lonja, konpartsa, elkarte eta beste edozein pertsona animatu nahi da bilera horietan parte hartzera. Saio horietan, jaiaren egitura osatuko da eta jaietako egitaraua erabakiko da. Bilera horiek asteartero egingo dira 19:00etan, leku berean, ekainaren 19ra (asteartea) arte. Egun horretarako jaietako egitaraua erabat osatuta egongo dela aurreikusten da. Bilerek ordubete iraungo dute. "Bilerak laburrak izatea nahi dugu eta ez gehiegi luzatzea, ahalik eta jende gehienak parte hartzeko", adierazi du Kultura Sailak.





No hay comentarios