Header Ads

Gure Esku Dago - Zallako taldearen bilera (ekainak 19 junio)



Cerca de ciento cincuenta personas de Zalla se sumaron a la Cadena Humana del 10 de junio con el fin de reivindicar la defensa de los derechos civiles y políticos del pueblo vasco. Completaron un kilómetro en Ugao junto a vecinos/as de Galdames y Gordexola. Tras esta iniciativa, seguirán reuniéndose para organizar más actividades

Gure Esku Dago plataformak lan handia egin du azken hilabeteotan ekainaren 10eko giza-katea jendetsua izateko. Euskal herritarren erabakitzeko eskubi-dearen alde diharduen kolektibo honek Zallan ere lan taldea osatu du eta gure udalerriko herritarren lanari esker Zallak presentzia garrantzitsua izan du igan-dean. Gure bizilagunei Ugao zeharka-tzen zuen kilometroa osatzea egokitu zitzaien, Galdames eta Gordexolakoekin batera.
Ehun eta berrogeita hamar partaide inguruk goizean-goiz hartu zuten Ugaorako bidea; izan ere, zallarrek euren kilometroa okupatu behar izan zuten 12:00etatik 12:30era giza-katea osatu zen. Eguna jai-giroan iragan zuen eta festa luzatzeko, nahi izan zuenak Bilbora joateko aukera izan zuen, eguerdi partetik aurrera kale animazioa eta kontzertu ugari izan baitziren.

Bilera informatiboa

Ondoren, ekainaren 19an, bilera informatiboa Kultur Etxean egingo da 19:00etan herri-galdeketa antolatzeko helburuarekin.

No hay comentarios