Header Ads

Udalerriko kaxa elektrikoak apaintzeko lehiaketa // Concurso para decorar cuadros eléctricos municipales


[El Ayuntamiento lanza un concurso para la decoración, por parte de artistas locales, de 8 cuadros eléctricos municipales, con el objetivo de hacer visualmente más atractivo nuestro entorno urbano. Las propuestas deberán presentarse en el SAC o en el Arangune del 1 al 31 de octubre. En esos mismos lugares se podrá consultar también las bases de esta novedosa iniciativa que concederá 600€ por cada propuesta ganadora]

Udaleko Herritarrak Sailak lehiaketa bat antolatu du tokiko artistek udalerriko 8 kaxa elektriko apaintzekoLehiaketaren bidez, Zallako hiri-ingurunea bisualki atseginagoa izan dadila lortu nahi da, bai eta gure bizilagunen artean sorkuntza artistikoa bultzatu ere. Egun Zallan erroldatutako pertsonei eta beren bizitzan gutxienez 2 urtez erroldatuta egon direnei zuzentzen zaie.

Margotu nahi diren kaxa elektrikoek 1,40x1,05mko dimentsioak dituzte, eta pertsonak igaro ohi diren eremuetan daude kokatuta. Egile bakoitzak bidezkotzat jotzen duen bozeto kopurua aurkeztu ahal izango du (20x15cmko formatuan). Proposamenak urriaren 1etik 31ra  bitartean aurkeztuko ahalko dira HAZen edo Arangunen, gutunazal itxi batean. Aurkeztutako proposamenek ez dituzte beste sortzaileren baten irudi-eskubideak eta jabetza intelektuala urratuko, ez eta pertsonen oinarrizko eskubideak urratuko ere.

Xede horretarako izendatuko den epaimahaiak 8 proposamen onenak hautatuko ditu, irizpide hauei jarraikiz: proposamenaren kalitatea, originaltasuna, mezua eta diseinua behin betiko tamainan jartzeko erraztasuna.
Proposamen irabazle bakoitzari 600€ emango zaizkio, eta egileak dagokion kaxa elektrikora lekualdatu beharko du diseinua. Egile bakoitzak erabakiko du, amaierako sailkapenaren arabera, zein kaxa elektrikotan egin nahi duen bere diseinua.

Oinarriak / Bases del concurso

No hay comentarios