Header Ads

Arangurengo hiltegi zaharrak 100 erreserbak gainditu ditu 2018an // El antiguo matadero de Aranguren supera las 100 reservas en 2018



A punto de concluir el 2018 se puede afirmar que el uso del antiguo matadero de Aranguren está siendo de lo más exitoso. Así lo avalan las 102 reservas que se han realizado a lo largo de este año y, de cara a 2019, parece que se sigue la misma tendencia porque ya hay 19 solicitudes registradas. Desde el Ayuntamiento recuerdan que la reserva de los locales se debe solicitar con 10 días de antelación en el SAC o en Arangune


2018 ekitaldia amaitzeko zorian gauden honetan, zalantzarik gabe esan daiteke herritarrek Arangurengo hiltegi zaharreko aretoak ospakizunak egiteko (urtebetetzeak, familiako jaiak, etab.) erabiltzeko proposamena oso arrakastatsua izan dela. Hala egiaztatzen dute hamabi hilabete hauetako okupaziozifrek. "Ekipamendua 102 aldiz erreserbatu da urte honetan, batez ere asteburuetan, eta 2019 hasi baino lehen, 19 eskaera ditugu jada urtarriletik aurrera", azaldu dute Udaletik.



Erabilerari dagokionez, okupazioaz gain azpimarratu behar da ez dela inongo arazorik egon. "Erabiltzaileak ereduzko erabilera ematen ari dira", adierazi dute. Izan ere, jarrera on hori dela eta, Udalak urte hasieran aretoen erabilera erraztu zuen, erabilera aurretik fidantza jartzeko beharra alde batera utzita. Hilabete bakoitzeko okupazioari dagokionez, Udalak jakinarazi du azaroa izan dela erreserba gehien jaso dituena; zehazki, 15. Aldiz, uztailean eta abuztuan, udarekin bat etorriz, erreserba kopuru txikienak izan dira.

Lagapenerako baldintzak

Lokalak erreserbatzeko eskaera 10 egun lehenago egin behar da, HAZen edo Arangunen.

No hay comentarios