Header Ads

Irakurle Kluba / Club de Lectura: "JenisJoplin" (Martxoak 27 marzo)


Euskarazko Irakurle klubean, martxoaren 27an Uxue Alberdiren "JenisJoplin" eleberriaren inguruan hitz egingo dute arratsaldeko 18:30ean Kultur Etxean

Eguna: martxoak 27 marzo
Ordua: 18:30
Lekua: Udal Liburutegia / Biblioteca municipal


Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzen ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.
Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko. Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.

No hay comentarios