Header Ads

Apirilaren 11n Korrika egingo du Zallak // El jueves 11 de abril la Korrika llega a Zalla


El jueves 11 de abril, sobre las 06:57h la Korrika cruzará Zalla proveniente de Güeñes. Extender el uso del euskera a lo largo y ancho de la geografía vasca es el objetivo principal de la iniciativa que este año homenajea a Txillardegi, precursor e impulsor del euskera batua


Apirilaren 4tik Euskal Herria zeharkatzen ari da Korrika eta ibilbidearen zortzigarren egunean, apirilaren 11n, euskararen lekukoa iritsiko zaigu Zallara goizeko 06:57ak aldera Güeñesetik, 1638 kilometrotik 1645 kilometrora doan bidea eginez. Hala, "Klika" leloari helduta, euskaltzalez jantziko dira kaleak udaberriko aurreneko egunetan, pausoz pauso euskara lau haizeetara zabaltze aldera.

Izan zaitez Korrika laguntzaile
Korrikaren antolatzaileek laguntzaile izatera gonbidatu nahi zaituzte. Behin txartela eskuratuta, Zallan 4 dira onurak lortu daitezkeen saltokietan: Matiko Kirolak dendan %10eko beherapeneko deskontua; Zunbeltz bitxitegian %10eko beherapena Luxenter Africa, Viceroy Tribal eta Viceroy Bijoux produktuetan; Kopineten %10eko beherapena eskolaeta bulego materialetan; eta Luyando Optikoak dendan %10eko beherapena egingo dute eguzkitako betaurrekoetan eta %20koa graduatutakoetan, kristalak barne.

Txillardegi, 21. edizioko omendua
Euskal hizkuntzalaria, politikoa eta idazlea izan zeneko José Luis Álvarez Enparantza "Txillardegi"ri egingo zaio aurten omenaldia. Egundoko lana egin zuen eta utzitako ondarea, literaturan, ikerkuntzan, irakaskuntzan, euskalgintzan... handia da. Horren adibide argia da egunero darabilgun euskal hizkuntza estandarra, euskara batua alegia, berari zor diogu.

No hay comentarios