Enpresa berri bat sartu da El Longar enpresa-zentroan // Birziplastic, nueva empresa instalada en el centro El Longar
Birziplastic, que trabaja en el ámbito del desarrollo de proyectos
medioambientalmente sostenibles, se instala en El Longar
El Longar enpresa-zentroak kide berri bat du, dagoeneko aurkeztu eta onetsi baita bere sarrera-eskaera. Enpresak Birziplastic SL du izena eta El Longar zentroko instalazioetara sartuko da, non gehienez bi urte emango dituen. Hala ere, beste urtebetez luzatu dezake epea, finkatze-mailaren arabera.
Birziplastic Enkarterriko plastiko- eta langabezia-arazoei erantzuteko jaio zen, eta, zehazki, industria-jatorriko hondakin plastikoak lantzen ditu, zeinak zabortegietan pilatzen diren edo zementu-fabriketara iristen diren, horrek ingurumenarentzat dituen kalteekin. Birziplastic enpresak plastiko horiek tratatzeko sistema bat sortu du, ingurumenarentzat kaltegarria ez dena.
Utzi erantzuna