Testing eta Botiltzar programek Zallako jaietan drogen kontsumoa saihesten lagunduko dute // Testing y Botiltzar ayudarán en la prevención del consumo de drogas en fiestas de Zalla
Ai Laket, el colectivo para la prevención del consumo de drogas, junto con el Ayuntamiento de Zalla han impulsado varias iniciativas que tendrán lugar en fiestas de Zalla. El proyecto Testing se llevará a cabo el sábado, 28 de septiembre, de 23:30h a 03:00h. Mientras que Botiltzar se materializará el mismo día de 20:00h. a 24:00h
Zallako Udalak AiLaket elkartearekin batera aurrera eramango dituzten proiektuen artean Testing eta Botiltzar programa daude. Biak Zallako festetan ezarriko dira.
Testing programa: tokian tokiko kontsumo guneetara hurbiltzen den aktibitate ibiltaria da. Laborategi txiki bezala egokitutako furgoneta erabiltzen da, ondoan karpa bat itsatsita duela. Erabiltzaileei aurretik zerbitzuaren berri ematen zaie publizitatearen bidez baina, batez ere, outreach delakoaren bidez, alegia, aktibitatea burutzen den tokian bertan haien bila joan eta harreman zuzenean jarriz. Karpan Ai Laket!!-eko partaideek balizko erabiltzaileei harrera egiten diete, zalantzak argitu, material prebentiboak banandu eta, beharrezkoa izatekotan, analisi gunera zuzentzen ditu testa edo informazio pertsonalizatua emateko. Irailaren 28an, larunbata, 11:30etatik 15:00era arte izango da.
Botiltzar programa: Jai giroetan alkoholaren aisialdi kontsumoen arrisku murrizketan oinarritutako proiektua. Kalean alkohola edaten ari diren gazteei zuzendutako prebentzio esku-hartzea da. Botiltzarra programak alkoholaren erabilerak sortu ditzakeen arriskuak gutxitzea du helburu nagusi. Alkoholaren inguruko informazioa eta material prebentiboak banatzen ditu. Irailaren 28an: 20:00etatik - 24:00ra arte.
Utzi erantzuna