“Youtubeskolak” egitasmoak Zallako gazteen sormena piztuko du // "Youtubeskolak" dará rienda suelta a la creatividad de los jóvenes zallarras
Los jóvenes zallarras de entre 13 y 16 años que se apunten a los cursos gratuitos "Youtubeskolak" de octubre y noviembre adquirirán entre otras destrezas: crear vídeos You Tube, editarlos y montarlos. Además habrá un concurso en euskera en el que los participantes podrán competir con el vídeo que han realizado
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak Youtube-ri buruzko ikastaroak jarri dituzte urrian, Bizkaiko bost udalerrietan: Durango, Basauri, Derio, Zalla eta Amorebieta-Etxanon. Partaidetza zabala da, ez da udalerri edo eskualde horietan erroldatuta egon behar. Hortaz, aukera asko daude. Horrekin batera, Youtube bidezko lehiaketa bat abiatuko dute urrian eta azaroan, Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Horretarako, parte-hartzaileak bideoak egitea gustuko badu, eta 13 eta 16 urte bitarte baditu; hau da, 2003, 2004, 2005 edo 2006an jaiotakoa bada, inskripzio-fitxa betetzea baino ez du behar. Gainera, Youtubeskolak urriaren 26an eta 27an egingo dira #youtubeskolak egitasmoaren tailerrak Zallan, Enkarterriko Mankomunitatearen egoitza gisa.
YouTubeskolak
YouTuben euskararen erabilera zabaltzeko asmoarekin sortu da Youtubeskolak; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat.
Ekimenean parte hartuko dutenek aukera izango dute YouTuben bideoak sortzeko, editatzeko, produzitzeko eta post-produzitzeko eta kanalak sortzeko eta kudeatzeko. Ikastaroetan gai interesgarriak landuko dira benetako youtuber bihurtu nahi dutenentzat, esaterako: Youtuben kontu bat sortzeko urratsak; izena ematea youtubeko kanaletan, profila pertsonalizatzea, grabaketak eta muntaiak egitea, musika jaistea eta post-produkziorako beste pertsona batzuen irudiak erabiltzea, bisualizazio gehiago izateko estrategiak…
Lehiaketa eta jaia
Halaber, Youtubeskolak proiektuaren baitan, Youtube bidezko lehiaketa bat abiatuko da, euskaraz. Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute lehiaketan.
Horretarako, parte-hartzaileek gai zehatz baten inguruko bideo bat egingo dute, zeina objektu eta esaldi batekin osatuko den; adibidez, objektua, egurrezko koilara bat eta esaldia, “aurrerapen teknologikoak izugarriak dira!”.
Sariak hauexek izango dira: 12-14 urte bitartekoentzako Sari Nagusia eta 15-16 urte bitartekoentzako Sari Nagusia. Hirugarren sari bat ere izango da, Youtuber Bizkaitarraren Bideorik Onena. Bi irabazleek Iphone 7 Plus bana jasoko dute, eta Youtuber Bizkaitar onenak, berriz, kamera bat, GoPro Hero 7 Black.
Irabazleak jai batean iragarriko dira eta sari-banaketa ere bertan egingo da. Festa hori azaroaren 30ean egingo da Bilbon dagoen Euskararen Etxean.
+Info: hemen. /Azkue Fundazioa Telefonoa: 94.40.28.081 edo posta elektronikoz: info@azkuefundazioa.org
Utzi erantzuna