Header Ads

Azaroaren 6an Enkarterriko Batzordea Zallako Kultur Etxean // El 6 de noviembre Enkarterriko batzordea en el Aula de Cultura de Zalla



Ariketa handia izan zen 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Enkarterrin burutu zena. Enkarterriko euskaldunok hizkuntz ohiturak aldatzeko lehenengo urratsak eman eta 1826 ahobizi eta belarriprest aktibatzea lortu zen. Oraingo 2. edizio honek, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutuko denak, erronka berriak dakartza eta hauei aurre egiteko Enkarterriko 1. batzorderako deia zabaldu nahi da. Bilera honek Euskaraldiaren 2. edizioaren nondik-norakoak azaltzea eta Enkarterriko batzordea eratzea ditu helburu; halaber, ahalik eta eragile eta pertsona gehien parte hartzea espero da. 

Euskaraldiaren 2. edizioa ate joka dago eta aurrekoa bezain arrakastatsua izan dadin, prestaketan lehenengo urratsak emateko unea heldu da. Hori dela eta, datorren asteazkenean, azaroak 6, arratsaldeko 18:00etan Enkarterriko batzordearen 1. bilera egingo da Zallako kultur etxean

Bertan, ariketa honen erronka berriak aurkeztu eta Enkarterrin nola gauzatu ahalko diren aztertuko da. 

Ordua: 18:00tik 19:30ra.  

No hay comentarios