Miguel Galiciak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria // Miguel Galicia gana el premio Txillardegi-Hausnartu de sociolingüística
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Soziolinguistika Klusterrak antolatuta eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa duten Txilardegi-Hausnartu Sarien banaketa ekitaldia azaroaren 13an egin zen, eta bertan Enkarterriko Udal Euskaltegiko irakaslea den Mikel Galiciari lehen saria eman zioten.
2008. urtean sortu zenetik, lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Horregatik Enkarterrirentzat benetan pozteko moduko berria izan da gure irakasle bati eman izana lehen saria.
Lehen saria: Miguel Galicia Lambarri. Ebaluazioa: euskararen aldeko ekimenen
labirintoan orientatzeko gakoa Euskara sustatzeko planen ebaluazioaren inguruko azterketa eta hausnarketa egin du lan honetan egileak, horretarako zenbait eskualdetako plan estrategiko eta bestelako hainbat proiektu oso hurbiletik aztertuz. Ekimen horiek ebaluatzeko irizpideak eta emaitzak miatuz, ebaluazio-molde horietan zer hobetua badagoela argudiatu eta proposamena ere egiten du.
Epaimahaiak sari honekin nabarmendu nahi izan du ikerketa honen gaiak duen interesa, bere aplikagarritasuna eta, batez ere, hausnarketa sustatzeko duen ahalmena, plan horietan inplikaturik dagoen edonor ukitzen duena. Aldi berean, oso positiboki baloratu du ebaluazioak egiteko irizpide kualitatiboen garrantzia azpimarratu izana, kuantitatiboari bere balioa murriztu gabe. Horrez gain, soziolinguistikaren ebaluaziotik harago, ebaluazio orokorrera igarotzeko izan duen abilezia ere nabarmendu du epaimahaiak.
Miguel Galicia Lambarri (Bilbo,1960) Euskal Filologoa da. Enkarterriko Udal Euskaltegian ari da lanean 1993 urteaz geroztik, irakasle eta zuzendari gisa, Bilbo Zaharreko Euskaltegian irakasle hainbat urte egin ondoren.
Utzi erantzuna