Header Ads

Ertzaintzak segurtasun digitalaren hitzaldia emango du Arangurenen eta Mimetizen // La Ertzaintza dará una charla sobre seguridad digital en Aranguren y Mimetiz (Abenduak 5 diciembre)





¿Qué es violencia de género? ¿Qué clases hay? En Internet y en redes sociales ¿Qué tipos de de acoso existen? Cómo prevenir estos delitos asociados a la red. El 5 de diciembre la Ertzaintza dará una charla en Arangune a las 17:00h y otra en el autobús de Emakunde, que estará en Artebizkarra, de 18:30h a 20:00h. Previamente la perito judicial y experta en sistemas informáticos Deitze San Vicente detallará en el mismo autobús "las sombras" que acontecen tras la seguridad digital, la empatía digital, el ciberacoso, el ciberbulling o la suplantación de identidad, entre otros. La cita será a las 16:00h y durará hasta las 18:00h


Zer da genero indarkeria? Zelakoa da? Interneten eta sare sozialetan, zer jazarpen mota daude? Nola prebenitu sareari lotutako delitu horiek. Sare sozialetatik edo jokoetatik irten nahi dugun bakoitzean, hainbat ekintzak babes gaitzakete, besteak beste, saioa ixteak.

Segurtasun digitala: Interneteko segurtasuna lehentasun bat da, eta gure burua babesten ikastea ez da aukera bat, behar bat baizik.

Enpatia digitala: pantailaren atzean hezur-haragizko pertsonak daude, eta sentimenduak dituzte. Hitz egin dezagun honako gai hauez: Ziberjazarpena, ziberbullyinga, gaming segurua, grooming, sexting, identitatea lapurtzea.


Ba al dakigu norekin hitz egiten dugun Interneten? Gaur egun oso erraza da sare sozial batean profil bat sortzea; baina, ba al dakigu nor dagoen jarraitzen ditugun profilen atzean eta gurekin jolasten dutenen atzean? Guztiok izan gaitezke nahi duguna sarean; baina, ba al dugu horren ondorioen berri?

Nola babes dezaket neure burua sarean? sare sozialetatik edo jokoetatik irten nahi dugun bakoitzean, hainbat ekintzak norbaitek gure identitatea lapurtzea eragotz dezakete, besteak beste, saioa ixteak. Beste metodo sinple bat esteka arraroetan ez sartzea eta egiaztatutako jatorririk gabeko programak ez deskargatzea da, birusak izan baititzakete.

Segurtasun digitala
Interneten gure babesa eta segurtasuna da garrantzitsuena: horregatik ikasi behar dugu gure espazio pertsonalak, eta, batez ere, geure burua babesten.

Enpatia digitala
Kontuan hartu behar dugu pantailaren atzean, hitz egiten edo jolasten dugunean, hezur-haragizko pertsona bat dagoela, sentimenduak dituena, eta gure komentarioengatik gaizki senti daitekeela.

Hitz egin dezagun honako gai hauez: Ziberjazarpena, Ziberbullyinga, Gaming segurua, Grooming, Sexting, Identitatea lapurtzea.

No hay comentarios